Baker, Alan
Britainiar matematikaria (Londres, 1939). Londresko Unibertsitatean ikasi ondoren, Cambridgeko Unibertsitatera joan zen eta han egin zuen doktoregoa. 1964an Trinity Collegeko kide aukeratu zuten. Ekuazio diofantikoak landu ditu bereziki Bakerrek, eta lan horri esker Fields domina jaso zuen Nizako Nazioarteko Kongresuan, 1970ean. 1972an Cambridgeko Unibertsitateko Adams saria jaso zuen, eta hurrengo urtean Errege Elkarteko kide aukeratu zuten. Indiako Nazioarteko Zientzien Akademiako ohorezko kide ere bada (1980). Hauek dira Bakerren libururik aipagarrienak: Transcendental number theory (1975, Zenbaki transzendentalen teoria), Transcendence theory : advances and applications (1977, Transzendentziaren teoria), A concise introduction to the theory of numbers (1984, Zenbakien teoriaren sarrera) eta New advances in transcendence theory (1988, Transzendentziaren teoriaren azalpen berriak) dira. Hilberten zazpigarren problema ebazten ere lagundu zuen.