Bakedano, José Julián
Bizkaitar idazlea eta zinemagilea (Durango, 1948). Zuzenbide eta arkitekturako ikasketak egin ondoren, kulturaren munduan sartu zen buru-belarri. Literatura kritika egin zuen (Ibaizabal, Xaguxarra, Pott), arte kritika (Gaiak Hegalez, Catálogos, Nueva Forma...), zinema kritika (Film Ideal, Garaia, Zeruko Argia, Anaitasuna, Egin, Mikeldi...). Liburuak ere argitaratu ditu Mari Puri Herrero, D.W. Griffith, Norman Mclaren eta abarren inguruan. Arte erakusketak antolatu ditu, Bilboko Dokumental eta Film Laburren lehiaketako zuzendari izan da (1968-1972), eta ondoren, 1983az gero, Bilboko Arte Ederretako Ikus-entzutekoen saileko zuzendaria. Zinemari dagokionez, besteak beste, Bi (A Man Ray for Marcel Duchamp) (1972), Bost (1973), Ikuska 9 film laburrak zuzendu ditu; azken horrek euskal dokumental hoberenaren saria eskuratu zuen Bilboko Jaialdian (1980). Bakedanoren beste lan aipagarri batzuk dira: Uzelai (1981), Venezia (1981), Chillida, retrato en casa (produkzioa, gidoia eta zuzendaritza), Three Basque Sculptors (1984), Nagel (1984), Guiard (1984), Oberhüber (1984), Artea (1984). 1986an Oraingoz izen gabe film ertaina zuzendu zuen, oso kritika onak izan zituena.
- bakazio
- bake
- Bakea Orain
- bakealdi
- bakearazi, bakearaz, bakearazten
- Bakedano, José Julián
- Bakedao
- bakegile
- bakelita
- Baker, Alan
- Baker, Chet