Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bakelita

iz. Kim. Fenola, aldehido formikoa eta amoniakoa batera berotzean lortzen den erretxina, anbarraren, txirla gaiaren eta abarren ordez erabilia. Lehenengo emaitza gai argi bat izaten da, kolorgea, mamitsua edo itsaskorra. Gogortu ondoren gai gogor bihurtzen da. Gogorra dagoela, prentsatu ere egin daiteke bakelita. 300 C°-taraino bero daiteke. Azidoek ez dute erasotzen; horregatik elektrizitate industrian asko erabili izan da hainbat tresna egiteko. Baekeland kimikari belgikarrak aurkitu zuen 1907. urtean, eta harengandik du izena.