Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baker, Joséphine

Estatu Batuetako dantzari eta abeslaria (Sant Louis, 1906 - Paris, 1975). Frantses herritartu zen. Arrakasta handia lortu zuen, Parisen batez ere, bere ikuskizunei emandako izaera exotiko eta ikusgarriagatik. 1950etik aurrera, hainbat herri eta arrazatako haurrak hartzera bideratu zituen bere irabaziak, horrela gizartearen anaiartekotasuna indartzeko ahaleginean.