Bach, Johann Christoph Friedrich
Musikagile alemaniarra (Leipzig, 1732 - Bückeburg, 1795). J. S. Bach-en eta Anna Magdalena haren bigarren emaztearen bederatzigarren haurra. Musika ikasketa osoak aitarekin eginik, hemezortzi urterekin Bückeburg-era aldatu zen, eta hango kondearen zerbitzura sartu; hantxe eman zuen bizitza osoa. Idatzi zituen lan ugarietatik hauek dira garrantzitsuenak: J. G. Herder olerkariaren testuetan oinarrituta moldaturiko oratorio eta kantatak, 14 sinfonia (haien arteko Concerto grosso mi bemolen arte klasikoaren maisu-lanetarikoa da), eta ganbera musikarako lanak. Johann Sebastian-en seme orekatuena, bere aitaren eta Mozarten arteko zubitzat edo hartu ohi da Johann Christoph.