Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bacquier, Gabriel

Frantses baritonoa (Béziers, 1924). Parisko Kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak, eta kantu, opera eta opera komikoa ataletan saria lortuz graduatu zen. José Beckmans-en konpainian eta Bruselan kantatu ostean, Puccini-ren Madama Butterfly obrarekin debutatu zuen Parisko operan, baina 1960an Mozart-en Don Giovanni obrako pertsonaia nagusiaren rola kantatu izanak egin zuen ospetsu. Gero munduko antzoki nagusietan kantatu zuen. Hona Bacquierrek interpretatu dituen paperetako batzuk: Scarpia-rena Pucciniren Toscan; Almaviva kondearena Mozarten Figaroren ezteiak obran; eta Verdi-ren Falstaff eta Debussy-ren Pelléas eta Mélisande obretako protagonista nagusien paperak.