Bachelard, Gaston
Filosofo frantsesa (Bar-sur-Aube, 1884 - Paris, 1962). Zientziak eta filosofia ikasirik, zientzien historia eta filosofia irakatsi zuen Dijongo unibertsitatean eta Parisko Sorbonan. Zientzia ezagupenaren baldintzak aztertu zituen eta «arrazoiaren psikologiaren hastapenak ezartzen» saiatu zen. Bachelard-ena filosofia irekia da, jakintza alorreko iraultza handiak beretzeko gai dena. Bachelard-en liburu zenbait: Le Nouvel Esprit scientifique (1934), La formation de l’esprit scientifique (1938), Le Rationalisme appliqué (1948), Le Matérialisme rationnel (1953). Orobat, irudimen poetikoa eta beronen sinboloak iradokitzen dituzten elementu naturalen psikoanalisia egiten saiatu da: La Psychanalise du feu (1937), L’Eau et les Rêves (1941), L’Air et les Songes (1943), La Poétique de l’espace (1957), La Poétique de la rêverie (1960).