Avon
(Zelta hizkuntzaz avon, «ur lasterra») Ingalaterrako ibai ugarien eta konderri baten izena (1.388 km2, 939.800 biztanle. Hiriburua: Bristol). v Hampshire Avon. Ingalaterrako ibaia, 89 km. v Bristol edo Lower Avon (Behe Avon). Ingalaterrako ibaia, 139 km. Bath eta Bristol hiriak zeharkatzen ditu. v Warwickshire edo Upper Avon (Avon Garaia). Ingalaterrako ibaia, 177 km. Rugby, Warwick eta Stratford upon Avon (W. Shakespeare-ren sorterria) zeharkatzen ditu.