Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aviz

Portugalgo hiria (Portalegre).  v  Avizgo ordena. Alfontso I.a erregeak mairuen aurka borrokatzeko fundatu zuen zaldun ordena.  v  Aviz Dinastia. Portugalgo bigarren errege-dinastiaren izena, 1385 eta 1580 artean gobernatu zuena. Joan I.ak gaztelarren aurkako gudua irabazi ondoan (Aljubarrota, 1385) fundaturiko dinastia honen garaian izan ziren Portugalen inperio egun ospetsuenak.