Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Avogadro

(Amedeo di Quaregna e Ceretto, kondea) Kimikari italiarra (Turin, 1776 - Turin, 1856). Zuzenbide ikasketak egin ondoren Matematika eta Fisika ikasteari ekin zion. Turingo Unibertsitatean Fisika irakasle izendatu zuten (1834). Gay-Lussac-en bolumenen legea teoria molekularraren arabera interpretatu zuen eta Avogradoren hipotesia formulatu zuen: gas desberdinetako bolumen berdinek molekula kopuru bera dute.  v  Avogradoren zenbakia: gas mol batek duen molekula-kopurua adierazten duen zenbakia, honen balioa 6,023 x 10 23 molekoa da.