Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Avila

Gaztela eta Leongo probintzia. 8.048 km2, 212.000 biztanle. Mugak: Valladolid, Segovia, Salamanca, Toledo, Madril eta Caceres. Hiriburua: Avila. Hiri nagusiak, Barco de Avila, Arevalo, Arenas de San Pedro, Cebreros. Laborantza da ekonomia jarduera nagusia (laboreak, lekadunak eta fruituak). Industria gutxi. Monumentu ugari.  v  Izen bereko probintziako hiriburua, Adaja Dueroren ibaiadarraren ertzetan, 1.121 m-ko altueran. 41.735 biztanle. XII. mendeko harresi baten barnean altxatua, eliza eta komentu zahar ugari gordetzen du Avilak: Katedrala (XII-XIII. m.), San Petri (XII-XIII. m.), San Vicente (XII-XV. m.), Santo Tomas eliza gotikoa, Mosen Rubi De Bracamonteren kapera eta Santa Teresa (1638) eta Encarnación (1499) komentuak. Avilak garrantzi handia izan zuen Komuneroen Gerran (XVI. m.).