Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Auckland

Zeelanda Berriko hiria eta portua, Ipar Uhartea Auckland penintsularekin lotzen duen istmoan kokatua. 894.000 biztanle (1985), maori asko tarteko. Unibertsitatea. Portu garrantzitsua (5.599.000 tona trafiko, 1983), Zeelanda Berriko ekonomia eta merkataritzagune nagusia da. Nazioarteko aireportua. Askotariko industria. Bertako aldirian dago munduko gas turbina handiena (New Plymouth-eko gasbideak hornitua).  v  1840. urtean sortu zuten, eta Zeelanda Berriko hiriburua izan zen 1865era arte (egun Wellington da).