Auden, Wystan Hugh
Ameriketako olerkaria eta antzerkigilea (York, 1907 - Viena, 1973). Jaiotzez britainiarra, Estatu Batuetan literatura irakasle egon eta 1946an amerikar hiritartasuna hartu zuen. Espainiako Gerra Zibilean esku hartu zuen Errepublikaren alde. Thomas Mannen alabarekin ezkondua (1938). Oxforden poesia irakaslea izan zen (1956). Audenen lan poetikoa 30. hamarkadako ingeles errealismoan kokatzen da, Eliot oinarri hartu eta erradikalizazio kritikoaren zentzuan gainditzen duen higikundearen barne. Kierkegaarden eragina erakusten du lau poema luzeetan: New Year Letter edo The Double Man (1941), For the Time Being (1944), The Age of Anxiety (1947), Nones (1951). Geroko lanetan, The Shield of Achilles (1955) eta Homage to Clio (1960) hitz jokoetan aberats ageri dira. Ch. Isherwood-ekin batera hiru antzerki lan egin zituen: The Dog Beneath the Skin (1935), The Ascent of F 6 (1936) eta On the Frontier (1938). Kritika eta saioaren alorra ere landu zuen: The Dyer’s Hand (1963).
- Aubry, Martine
- Auckland
- Auch
- Aude
- Aude
- Auden, Wystan Hugh
- audi(o)fono
- Audiard, Michel
- Audiberti, Jacques
- Audikana
- audiofrekuentzia