Aubry, Martine
Frantses politikari sozialista (Paris, 1950). 1981. urtean Lan ministroaren kabineteko zuzendaria izan zen, lan eskubideak berritzeko legeak ikuskatzeko arduraz. 1983an Gizarte Gaietako ministro zen Pierre Bérégovoyren kabineteko buru izan zen. Handik urtebetera lan harremanetako zuzendari izendatu zuten. Baina urte horietan enpresa mundua ezagutu zuen eta 1989an Pechiney etxeko zuzendari orokorraren kargua eskuratu zuen. Bi urte besterik ez zituen eman kargu horretan, Édith Cresson-ek Laneko ministro izendatu zuen arte (1991ko maiatzak 16). 1993an eskuindarren porrotaren ondoren bazterkuntzaren kontrako Fundazioa sortu zuen (FACE), gizarte mailen arteko desberdintasunen kontra lan egiteko. 1995ean Mauroy-ren zerrendako bigarren aurkeztu zen udal hauteskundeetan. Lionel Jospen alderdi sozialistako buru jarri zenean Aubry bulego nazionalera deitu zuen. 1997an Iparraldeko diputatu hautatu zuten, baina ordezkoari utzi zion lekua gobernura itzultzeko. 1997ko ekainaren 4tik aurrera Jospinen gobernuko bigarrena da, Lan ministerioko buru. Burdinazko neska, Harrizko emakumea ezizenak, besteak beste, jarri zaizkio Martine Aurbryri, bere izaeraren adierazgarri.
- atzizki
- Atzmon, Moshe
- atzo
- Aub, Max
- Aube
- Aubry, Martine
- Auckland
- Auch
- Aude
- Aude
- Auden, Wystan Hugh