Amiel, Henri Frédéric
Frantses eledun idazle suitzarra (Geneva, 1821 - Geneva, 1881). Familia protestante batean sortua, Heidelberg eta Berlingo unibertsitateetan ikasi zuen. Estetika eta filosofia irakatsi zituen Genevako unibertsitatean. Literatura, filosofia eta politika gai duten saio eta artikuluak Essaies critiques d’Amiel (1923) liburuan bildu dira. Amielen baitan eragin handia izan zuen XIX. mendeko filosofia idealista alemanak (Hegel, Schelling). Fragments d’un journal intime (1883 eta 1923) da Amielen obrarik ezagunena, autore horren izpiritu kritikoaren argia erakusten diguna, bai eta bere buruaz eginiko analisiaren erabateko egiatasuna ere.
- amiamoko
- amianto
- Amicis, Edmondo de
- Amida
- amida
- Amiel, Henri Frédéric
- Amiel, Jon
- Amiens
- amigdala
- amigdalazeo
- amigdalina