Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

amigdala

iz. Anat. Ahoaren eta sudur zuloaren atzealdean dagoen linfa ehunezko saretxo batez osatutako organoa. Waldeyerren eraztuna osatzen dutenen arteko organo linfoide nagusia da. Bi dira, almendraren tamainakoak. Helduek baino handiagoak izaten dituzte haurrek, eta amigdalen eritasunak ere gehiago eta txarragoak izaten dira haurrengan. Organismoaren kutsagaiztasunean eragin handia daukate eta babesa emateko balio dute. Batzuetan infekzio gunea bihurtzen da: amigdaliti izena du amigdalak gaixotzen direnean sortzen den gaitzak, eta amigdalarekin batera faringea ere gaixotzen bada, angina deitzen zaio gaitzari.  v  Zerebeloko amigdala. Zerebeloaren erdialdean dagoen nerbio ehuna.  v  Faringeko amigdala. Faringe barrura iristen den sudur zatian dagoena.  v  Aho sabaiko amigdala. Aho sabaiaren erdialdean dagoena.