Amicis, Edmondo de
Idazle italiarra (Oneglia, 1846 - Bordighera, 1908). Armen karrera utzirik, literaturari ekin zion. 1866an mundu osoan famatuko zuen Cuore argitaratu zuen. Ondoren, bidaia-liburu ugari idatzi zuen: Spagna (1873), Holanda (1874), Marocco (1876), Constantinopolis (1878-1879). Hurrengo eleberriarekin, Gli amici (1883), arrakasta handia lortu zuen. 1891n Alderdi Sozialistako kide egin zen, eta hainbat hitzaldi eta ikerketa argitaratu: Questione sociale (1894).
- Amezua
- amharera
- amia
- amiamoko
- amianto
- Amicis, Edmondo de
- Amida
- amida
- Amiel, Henri Frédéric
- Amiel, Jon
- Amiens