Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

amianto

iz. Miner. Sin. asbesto. Mineral zuri edo horixka; zuntzezko ehundura du eta malgua da. Kare silikato eta alumina magnesio eta burdinaz osatua da, erregaitza eta azidoak jaten ez duena. Ez da elektrizitatearen eroale ona. Horren aldaera bat asbesto izenez ezagutzen da. Antzina material honez estaltzen zituzten hilak, haien errautsak gorde ahal izateko. Lanparetan ere erabili zuten, Plutarkok aipatzen baitu. Industrian eta elektrizitatean oinarrizko materiale izatera iritsi da gaur egun. Erregaitza izaki, azidoentzako filtroak egiteko, beroa eragozteko estaldura bezala, eta antzoki eta zinemetako irudi-oihalak egiteko  erabiltzen da, besteak beste. Gai honez egiten dira surtatik hurbil lan egiten dutenen jantziak, suhiltzaileenak, fundizio eta findegietako langileenak, etab.