Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amida

Amithaba deiturako Budaren izen japoniartua, batzutan Mida izenez ezaguna. Haren gurtza 650 urte inguruan sartu zen Japonian, eta Kamakura aroan (1185-1337) eragin handia izan zuen bertako zibilizazioan. Gainerako sektetatik bere izaera herrikoi eta indibidualistak bereizten du, eta orobat fedea salbabide gisa hartzeak.