Ameztoi Olasagasti, Vicente
Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1946 - 2001). 1990eko hamarraldian, bere obra osatzen eta zabaltzen joan arren, erakusketa gutxi egin zituen. Garrantzitsuenak, Karne&Klorofila izenekoa eta 2000. urteko udazkenean Donostian aurkeztu zuen Eliztarrak/Mundutarrak, Sagrado y Profano. Santoral de Remelluri, Paraíso y otras obras. Erakusketa horretan 1993az geroztik udaz uda Errioxako Remellurin egindako egonaldietan margotutako santu irudiak aurkeztu zituen. Santutegi katolikoko hainbat santu Remelluriko ermitaren inguruetan kokatu zituen Ameztoik bere erretratuetan.