Astr. Ilargiaren hego hemisferioan kokaturik dagoen lurraldea. 110 km ditu diametroan eta mendiz inguratutako zabaldi handi batek osatzen du. Mendien altuera 2.000 eta 3.000 metroen artekoa da. Izen hori Gaztelako Alfontso Jakitunaren izenean eman zitzaion.