Alfonsín, Raúl
Argentinar politikari eta legegizona (Chascomús, Buenos Aires, 1926). 1989an, Carlos Saúl Menem peronistak irabazi zituen lehendakaritzarako hauteskundeak (Partido Justicialista alderdiarekin), eta harrezkero, oposizioko buru garrantzitsuena izan zen Alfonsín. 1993an, 1883ko konstituzioa aldatzeko hitzarmena izenpetu zuten Menemek eta Alfonsínek. 1994. urtean, ordea, inoiz baino emaitza txarragoak izan zituzten berak eta Unión Cívica Radical bere alderdiak (UCR), 1883ko konstituzioa aldatzeko batzarrerako botoen % 20 baizik ez baitzuten lortu. 1995. urtean UCRren buruzagitza utzi zuen.