Alfontso Maria de Ligorio, Santua
Italiar misiolari eta teologoa (Marianella, Napoli ondoan, 1696 - Nocera, 1787). Napoli eskualdea berriro kristautzeari ekin zion eta berrerospenaren kongregazioa eraiki zuen (1732). Ekiprobabilismo deituriko teologia moraleko sistema sortu zuen, probabilismo eta errigorismoaren arteko jarrerak aldezten dituena. Obra nagusiak: Mariaren gloriak (1750; G. Arrueren euskal itzulpena, 1900) eta Teologia morala (1753-1755). Pio IX.ak Elizako Doktore izendatu zuen. v Jaia, abuztuaren 1a.
- alfertze
- Alfieri, Vittorio
- Alfo
- alfonbra
- Alfonsín, Raúl
- Alfontso Maria de Ligorio, Santua
- Alfontso
- Alfontso XIIIa
- Alfontso
- Alfontso
- Alfontso