Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alberdi, Ricardo

("Alberdi I.a"). Bizkaitar zesta-puntako aurrelaria (Gernika, 1965). Estatu Batuetan eta Euskal Herrian garatu du bere kirol jarduna, eta ibilbide horretan zehar garaipen handiak erdietsi ditu: 1996. urtean Dania/Miami Showdows torneoa eta Binakako txapelketa irabazi zituen. 1997. urtean Florida Feds lehiaketan txapeldun suertatu zen. 1998. urtean, berriz, NAJF torneoa eskuratu zuen eta 1999an, besteak beste, Urrezko Zesta, Kontinenteen Arteko txapelketa, eta Citrus Invitation txapelketa eskuratu zituen.