Alberdi Etxaniz, Jose Ignacio
Enpresaburu gipuzkoarra (Zarautz, 1941). Obe S.L. enpresa sortu zuen 1968an Aizarnazabalen, altzairuetarako ferrak egiten dituen lantegia, hain zuzen. 1978an izena aldatu zuen konpainiak Hettich konpainia alemaniarrarekin bat egin ondoren, eta Obe-Hettich, S.L. en Com izena hartu zuen. Egun enpresa horretako kide eta zuzendari orokorra da Alberdi. 2000. urtean, ETAk atentatuan hil zuen Jose Mari Korta ordezkatu zuen Adegi Gipuzkoako Enpresaburuen Elkarteko presidentzian. Aldez aurretik, Kortarekin batera, hiru legegintzalditan, Gipuzkoako patronaleko presidenteorde izan zen. 1980tik Adegiko Kontseilu Erretoreko kide izan da, eta orduz geroztik elkarteko hainbat organotan aritu da. Era berean, Confebask euskal enpresaburuen elkartearen sorreran parte hartu zuen, eta haren Kontseilu Orokor eta Batzorde Betearazleko kide ere izan zen. Elkargi Berme Elkarkariko Sozietatearen bultzatzaile ere izan zen, eta egun Administrazio Kontseiluko kide da. Geroako Gobernu Batzordeko kide ere izan da, eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Plenoan parte hartu izan du.
- albeolitis
- albeolo
- alberdania
- Alberdi, Uxue
- Alberdi Elorza, Jose Maria
- Alberdi Etxaniz, Jose Ignacio
- Alberdi Zinkunegi, Pedro
- Alberdi, Francisco
- Alberdi, Ricardo
- alberjinia
- alberjinia