Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alberdi, Uxue

Gipuzkoar bertsolari eta idazlea (1984, Elgoibar). Kazetaritzan lizentziaduna da. Kolaborazio-lanak egiten ditu hainbat hedabidetan, hala nola Barren astekarian, Berria egunkarian eta Euskadi Irratian. 2005ean Igartza Saria irabazi zuen Aulki bat elurretan (2007) narrazio-bildumarekin. 2007an final aurrekoetara iritsi zen Gipuzkoako Txapelketan.