Alberdi Zinkunegi, Pedro
Gipuzkoar idazlea (Eibar, 1957). Euskarako irakasle da Bilbon. Bere lenenengo idazlanak Deba eta Orrua herri aldizkarietan eman zituen argitara, eta Aldrebesa aldizkariko partaide izan da. Ipuin lehiaketarik ere irabazi du, besteak beste 2000. urteko Julene Azpeitia ipuin sariketa. Handitzen naizenean (1995) eta Nire kalea (1998) liburuak kaleratu ditu. 2000. urtean bere lehen saiakera eman zuen argitara, Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak eskaintzen duen Joseba Jaka II. Literatura bekaren laguntzaz osatutako Satorrak baino lurperago lana, zeinetan egiten baitu 1960ko eta 1970eko hamarraldietako kronika kultural, politiko eta sentimentala.