Alberdi Elorza, Jose Maria
Gipuzkoar eskultorea (Azkoitia, 1922). Zura lantzeari lotu zitzaion bere jaioterrian, eta hornidura tradizionalen arloan lan egin zuen. Hamahiru urte zituela, Donostiara joan zen marrazki eta eskultura ikasketak egitera Arte eta Ofizioen eskolan. 1937an, Espainiako Gerra Zibila tarteko, Ingalaterrara erbesteratu zen eta urte berean Maidenheadeko arte eskolan sartu zen. Bigarren Mundu Gerran lantegi batean lan egin behar izan zuen eta ingeniaritza ikasketak egiten ere jardun zuen. 1965. urtean Euskal Herrira itzuli eta Orion dihardu ordutik hona bere eskultura lanetan.