Abd el-Kader
edo Abd al-Qadir. Aljeriako emirra (Maskara, 1808 - Damasko, 1883). Sultan izendatua izanik (1832), frantsesen aurkako gerra santua (jihad) aldarrikatu eta gidatu zuen hamabost urtez. Frantsesei errenditu (1847) eta presondegian bost urte igaro ondoren, Ekialde Hurbilera abiatu eta Damaskon eman zuen bere bizitzaren bigarren aldiko denborarik gehiena, erlijiozko meditazioari emana eta obra mistikoak idatziz.