Abd al-Rahman
Kordobako emir eta Al Andaluseko kalifa zenbaiten izena. v Abd al-Rahman I.a. Omeiatar dinastiako emirra (731 - Kordoba, 788). Abbasiarrek bere familian egindako sarraskiari ihes egin ondoren Kordobako emir izendatu zuen bere burua (756). Damaskorekiko lokarriak hautsirik, emirerri independentea sortu zuen (773). Bere garaian gertatu zen Orreagako gudua (778). v Abd al-Rahman III.a. Kordobako lehen kalifa (889 - Kordoba, 961). Musulmanen arteko anarkiari amaiera eman zion, kristau erregeei nasaiki nagusitu zitzaien eta Afrikako iparralderaino hedatu zituen bere lurrak. Nekazaritza, industria eta merkataritza loratu ziren haren gobernu aldian. Kordoba europar mendebaldeko hiri nagusi bihurtu zuen, hala eraikuntzetan (mezkita, alkazarra eta, batez ere, Madinat al-Zahra jauregia) nola kulturaren esparruan (Europako lehen medikuntza eskola).