Abd al-Aziz ibn Saud
Saudi Arabiako erresumako lehen erregea (Riyad,1887 - Riyad, 1953). Najd-eko emirra (1902-1932), politika oldarkorraren bidez etsaiei nagusitu zitzaien Riyad (1902) eta Meka (1925) beretuz. 1932an Saudi Arabia sortu zuen eta bere burua bertako errege izendatu. Talde amerikarrek bere erresuman ustiatzen zituzten petrolio hobiei esker, munduko gizonik aberatsenetakoa izan zen. Hil ondoren (1953), Saud-ek, haren seme eta ondorengoak, hartu zuen aginpidea.
- abbasiar
- abbebildar
- Abbeville
- Abbott, Berenice
- ABC
- Abd al-Aziz ibn Saud
- Abd al-Rahman
- Abd el-Kader
- Abd el-Krim
- Abdala IIa
- Abdelghani, Mohamed