Abbott, Berenice
Estatubatuar argazkilaria (Springfield, 1898 - Monson, 1991). Ospetsua da bereziki New York hiriari buruzko sail dokumentalagatik. New Yorken eta Parisen eskultura ikasi zuen, eta hogei urte bete zituenetik argazkilaritzari ekin zion, Man Ray estatubatuar surrealistaren eraginpean. Haren bitartez Eugène Atget paristar argazkilaria ezagutu zuen, eta elkarrekin lan egin zuten bolada batez. Ondoren, 1929an, Estatu Batuetara itzuli zen eta New York argazkietan agertzen saiatu zen, Atget-ek Parisen egin zuen bezalaxe. Lan horren emaitza izan zen Changing New York (1939). 1940-1960 urteen bitartean Abbottek fisikako zenbait gertaera aztertu zituen bere argazkien bidez.
- Abbas, Ferhat
- Abbas
- abbasiar
- abbebildar
- Abbeville
- Abbott, Berenice
- ABC
- Abd al-Aziz ibn Saud
- Abd al-Rahman
- Abd el-Kader
- Abd el-Krim