Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

abbasiar

iz. eta izlag. Abbas, Mahomaren osabaren ondorengo ziren 37 kalifa arabiarrek osaturiko dinastiari ematen zaion izena (750 - 1258). Abu al-Abbas al-Saffah izenekoak eman zion hasiera hirugarren dinastia honi, omeiatarrei nagusitzean. Agintea Siriatik Irakera eraman zuten, Bagdad hiriburu berria eraikiz (962). Mongoliarrak bere erresuman sartu zirenean amaitu zen dinastia hau, Gengis Khan-en iloba Hulaguk azkeneko kalifa, Musta’sim, hil zuelarik (1258).