Departamento de Cultura y Política Lingüística

Romay Beccaria, José Manuel

Galiziar abokatu eta politikaria (Betanzos, Coruña, 1934). Santiagoko Unibertsitatean eskuratu zuen Zuzenbideko lizentzia, sari bereziarekin, eta ondoren Kiel eta Heildelbergeko unibertsitateetan sakondu zituen ikasketak. 1963-1966 bitartean Osasun Idazkari Orokorra izan zen eta 1974an Gobernu Lehendakaritzaren idazkariorde izendatu zuten. 1982an Galiziako lehenengo autonomia gobernuko lehendakariorde egin zuten. Urte hartako hauteskunde orokorretan Alianza Popular (AP) alderdiko diputatu hautatu zuten, eta kargu horretan berretsi zuten 1986an eta 1989an. 1989an, bestalde, bere alderdiko lehendakari probintzial (1994an berretsi zuten) eta zuzendaritza batzorde nazionaleko kide hautatu zuten. Coruñako zinegotzi, probintzia diputazioko lehendakari eta APko lehendakariorde nazional izatera iritsi zen 1987an. 1990ean Galiziako Xuntako conselleiro edo sailburu izendatu zuten, eta 1993an kargu horretarako hautatu zuten berriro. 1996ko hauteskunde orokorretan Aznarren gobernuko Osasun eta Kontsumo ministro izendatu zuten. 2000. urteko hauteskundeen utzi zuen kargua.