Departamento de Cultura y Política Lingüística

Romero Gómez, Emilio

Espainiar idazle eta kazetaria (Arevalo, Avila, 1917 – Madril, 2003). Lleida, Alacant eta Madrilgo zenbait argitalpenen zuzendari izan da, Escuela Oficial de Periodismo eta Mutualidad de Escritores de Libros elkarteak zuzendu ditu, eta garrantzizko lanak egin ditu prentsan. Literaturari dagokionez, zenbait alor desberdin jorratu ditu, antzerkia adibidez. Aipagarriak zituen, besteak beste, ondoren aipatzen diren antzerkien bertsioak: Anna Bonnaciren Nire senarra atzean gelditu zen, Georg Büchnerren Dantonen heriotza, Bertolt Brechten Galileo Galilei, Mario Frattiren Jeloskor bat dabil hor zehar, Eduardo Bourdeten Atxiloa. Berak sorturiko antzerki lan nagusiak, berriz, hauek dira: Historias de media tarde (1964, Arratsalde erdiko istorioak), Las ratas suben a la ciudad (1964, Arratoiak hirian gora), Lola, su novio y yo (1966, Lola, bere senargaia eta ni), Sólo Dios puede juzgarme (1969, Jainkoak soilik epai nazake). Eleberrigintzari dagokionez, Planeta saria irabazi zuen 1957an La paz empieza nunca (Bakea hasten da sekula) eleberriarekin, eta aipagarriak ditu, besteak beste, Una golfa subió a los cielos (1982, Emagaldu bat zerura igo zen), El cacique (1986, Kazikea) eta Tres chicas y un forastero (1987, Hiru neska eta atzerritar bat). Saiakeraren alorrean azpimarratzekoak dira Los pobres del mundo desunidos, Cartas a un príncipe (1964, Munduko behartsuak zatituta, Gutunak printze bati); Juego limpio, Cartas al pueblo soberano (1965, Joko garbia, Gutunak herri burujabeari); Cartas al rey (1973, Gutunak erregeri); Crónicas malditas (1979, Kronika madarikatuak); Papeles reservados de Emilio Romero (1986, Emilio Romeroren isilpeko paperak) eta Testigo de la historia (1986, Historiaren lekuko).