Departamento de Cultura y Política Lingüística

Romero, George A

Estatu Batuetako zinemagilea (New York, 1940). Antzerkian jardun zuen. Produkzio etxe bat sortu zuen, publizitatea, erreportaiak eta telebistarako programak egiten zituena; horri esker lan talde bat eta lanerako azpiegitura izan zuen, gero bere filmak egiterakoan baliatu zuena. 1968an Night of the Living Dead (Hil bizien gaua), beldurrezko filma egin zuen, genero horretan klasiko bihurtu dena. Geroztik egin dituen filmek bide horri eutsi diote, baina eskasagoak dira.