Departamento de Cultura y Política Lingüística

Romanov, Fiodor Nikititx

(Philaret deitua). Errusiako eliza ortodoxoko aitagoia, Migel III.a Romanov dinastiako lehen tsarraren aita. Fiodor I.a Rurik dinastiako azken tsarraren lehengusua zen, eta haren buruzagi militarra izan zen suediarren aurkako gerran. Boris Godunov komentu batean sartu zuen tsarra hil zenean (1598) eta Rostov-ko aita nagusi egin zuten hura hildakoan (1605). Poloniarrek, Errusiako koroaz jabetu nahi baitzuten, preso hartu zuten 1610ean eta 1619an utzi zuten aske, Migel semea tsar izendatu ondorengo seigarren urtean. Moskuko aitagoi egin zuten urte berean eta aginpide maila handia izan zuen hurrengo urteetan politika eta erlijio gaietan. Bultzada handia eman zion Errusiako eliza ortodoxoari eta Erromako eliza katolikoaren eragina murrizteko neurriak hartu zituen.