Romanov, Boris
Errusiar dantzaria eta koreografoa (San Petersburgo, 1891 - New York, 1957). 1910-1914. urteetan Sergei Diaghilev-en ballet taldean parte hartu zuen. Koreografo gisa lan egin zuen Milango Scalan, Buenos Airesen, New Yorken eta Erroman. Koreografia aipagarriak ditu: Salomeren tragedia (1912) eta Erresinula (1913). Bigarren Mundu Gerra ondoren, munduko ballet talde nagusietan lan egin zuen.