Departamento de Cultura y Política Lingüística

Romano, Luis

(Jaiotza izenaz Luis Romano Madeira de Melo). Cabo Verdeko poeta, eleberrigile eta folklore biltzailea (Santo Antão, 1922). Portugesez eta Cabo Verde-ko kreoleraz idatzi du. Senegalen eta Marokon bizi izan zen, 1962an Brasil-a joan zen arte; lanbide ugari izan du bere bizitzan. Cabo Verde-ko bizimoduaren gogortasuna eta portugaldarren zapalkuntzak salatu ditu bere idatzietan, eta Cabo Verde-ko folklorea ezagutarazi du, hango hizkuntzaz idatziriko lanen bidez. Obra nagusiak: Famintos eleberria (1962, Gosetiak), Renascença de uma Civilizaçao no Atlântico Médio poema eta kontakizun laburren bilduma (1967, Atlantikoaren erdialdeko zibilizazio baten berpizkundea) eta Lzimparim/Negrume izeneko poema eta ipuin bilduma (1973, Ilunabarra).