Departamento de Cultura y Política Lingüística

Romanones-ko kondea

(Jaiotza izenaz Alvaro de Figueroa). Espainiar politikaria (Madril, 1863 - Madril, 1950). Zuzenbide ikasketak egin zituen Madrilen eta Bolonian. 1893. urtean Romanones-ko konde izendatu zuten eta 1911n, berriz, Espainiako Handiki. Politikan hasi zenetik Alderdi Liberalean jardun zuen. 1890. urtean Madrilgo zinegotzi aukeratu zuten eta handik gutxira diputatu. 1894 eta 1898. urteetan Madrilgo alkate izendatu zuten. 1901ean Sagastaren gobernuan parte hartu zuen eta 1909an Canalejas-ek legebiltzarraren lehendakari izendatu zuen. Canalejas hil ondoren gobernuko lehendakari izan zen (1912-1913 eta 1915-1917), eta 1923. urtean senatuko lehendakari izendatu zuten. Primo de Riveraren diktaduran politika baztertu bazuen ere Aznarrek ministro izendatu zuen (1930). II. Errepublikan diputatu izan zen. Haren lan nagusiak: Notas de una vida (1929-1947), Las responsabilidades del antiguo régimen (1924).