Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nguyen Thi Binh

Vietnamdar politikaria (Saigon, 1927). FNLren ordezkaria izan zen, 1968. urtetik aurrera, Parisen egin ziren lau aldeko bileretan. Kanpo Arazoetako ministroa izan zen 1969 eta 1976. urteen bitartean, eta 1973an Parisko akordioak izenpetu zituen su-etena lortzeko. Hezkuntzako ministroa izan zen 1976tik 1987 arte. Vietnamgo errepublikako lehendakariorde izendatu zuten 1992an, eta urtebete egon zen kargu horretan.