Departamento de Cultura y Política Lingüística

Niagara

Ipar Ameriketako ibaia (55 km), Erie eta Ontario aintziren artean. Iparralderako norabidea hartzen du eta Estatu Batuen (New York estatua) eta Kanadaren (Ontario probintzia) arteko muga markatzen du. Ipar Ameriketako energia hidroelektrikoaren iturri garrantzitsuenetako bat da. Urlasterrak eta ur-jauziak direla eta, Erie eta Ontario aintziren arteko ontzi garraioa gehienbat Welland ubidetik bideratzen da.  v  Niagara Falls (Eusk. Niagarako ur-jauziak). Izen bereko ibaiako ur-jauziak. Ibaiak Erie eta Ontario aintziren arteko garaiera desberdintasuna gainditzerakoan sortzen dira. Goat uharteak ur-jauziak bi zatitan bereizten ditu: ezker aldean, Kanadari dagokionez, Horseshoe ur-jauziak daude (790 m zabal, 49 m garai); eskuinaldea Estatu Batuei dagokie (320 m zabal, 51 m garai). Turismogune garrantzitsua da (2 milioi inguru pertsona urtean). Ur-jauzietatik behera lau tunel handik ur emari gehiena garrantzi handiko zentral hidroelektrikoetara desbideratzen dute.