Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nezval, Vitezslav

Txekiar olerkaria (Biskupovice, 1900 - Praga, 1958). Hasieran inpresionismoaren jarraitzaile izan zen (Zubia, 1922; Pantomima, 1924) eta gero surrealismoarena (Gaueko olerkiak, 1930; Agurra eta zapia, 1934). 1936. urtetik aurrera higikunde hori alde batera utzi eta errealismo soziala landu zuen (Stalin, 1949; Bakearen kanta, 1950). Hitz lauz idatziak: Marat jauna (1932) eta Zorionaren katea (1936), besteak beste.