Departamento de Cultura y Política Lingüística

Nezahualcóyotl

Texcoco-ko erregea (1402 - 1472). 1431-472 bitartean izan zen errege. Bere aita hil zenean Itzcoate-ko mexikar herriarekin eta Texcoco-ren zergapekoekin bat egin zuen Tezozomoc-en aurka borrokatzeko. Garaipena lortu eta haren erreinuan sartu zen 1431. urtean. Ekonomia berriro antolatu zuen eta denbora laburrean Texcoco garai hartako hiri nagusietakoa bihurtu zen. Poesian, filosofian eta legegintzan ere aritu zen; Mexikoko XV. mendeko indiar kulturaren eragile indartsua izan zen. Handia eta Jakintsua ezizenez ere ezagutzen zen.