Departamento de Cultura y Política Lingüística

Ney, Michel

Mariskal frantsesa, Elchingen-go dukea eta Moskova-ko printzea (Sarrelouis, 1769 - Paris, 1815). 18 urte zituela gudarostean sartu zen. 1796. urtean jeneral izendatu zuten eta zortzi urte geroago mariskal. 1808an Napoleonek duke izendatu zuen eta 1812an berriz Moskovako printze, Portugalen eta Errusian borrokatu ondoren. Napoleonek enperadore izateari utzi zionean (1814) Frantziako Berrezarkuntzan lagundu zuen. 1815. urtean Napoleon aginpidera itzuli zenean berriz ere harekin batu eta zalduneriaren buru izan zen Waterloo-ko guduan. Porrotaren ondoren borboitarrak aginpidera itzuli zirenean Ney atxilo eraman eta heriotz zigorra ezarri zioten.