Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

2010ko Euskadi Literatura Saria

Gaztelaniazko haur eta gazte literatura

Saria ez da eman.

Epaimahaia:
Rafael Arenas Ruiz, epaimahaiburu.
Xabier Etxaniz Erle, epaimahaikide.
Isabel Muguruza Roca, epaimahaikide.
Raquel López Royo, epaimahaikide.
Susana Larre Muñoz, epaimahaikide.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (botorik gabea).


Epaimahaiaren arrazoiak

Luze eztabaidatu ondoren, epaimahaiak gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitateko Euskadi literatura saria eman gabe uztea erabaki du, epaimahaiaren iritziz, aurkeztutako lan batek ere ez baitu gutxieneko kalitate mailarik.

Genero eta estilo askotako lanak aurkeztu direla komentatu dute, eta horrek, lanak konparatzeko orduan, beste zailtasun bat erantsi duela. Era berean, adierazi dutenez, lan batzuetan, testua eta alde grafikoa elkarren osagarri dira erabat, hain osagarriak dira ezen zaila baita testua marrazkirik gabe baloratzea, eta, gainera, kasuren batean oso testu gutxi dago.

Hemen bildutako adituen iritziz, haurrei zuzendutako lanak ere literatura gisa baloratu behar dira, eta balio literario horiek gailendu egin behar dira lana saria jasotzeko modukoa izan dadin. Literatur lanak balioetan hezteko material gisa edo hezkuntza arloan ikasleekin lantzeko testu gisa erabil daitezkeen arren, hori ezin da helburu bakarra izan.

Epaimahaikideek adierazi dutenez, dagoen masa kritiko urriaren ondorioz eta, horren eraginez, lan gutxi aurkeztu direnez, ezin izan da saririk eman Euskadi literatura sarien modalitate berri honetan. Aurkeztutako lanek, epaimahaikideen ustez, ez dute halako sari bat jasotzeko moduko kalitate literariorik. Gainera, kontuan hartu behar da hau dela gaztelaniazko haur eta gazte literatura modalitatearen lehenengo edizioa, eta, beraz, saria jasoz gero, lana modalitate honetako erreferentziatzat hartuko litzateke eta, gure mugetatik harago, Euskadin egindako lanen ordezkari bilakatuko litzateke.