Gaztelaniazko literatura
Irabazlea: José Fernández De la Sota
Izenburua: Vacilación
Argitaletxea: Bassarai
18.000 euroko saria eta 4.000 euroko lan saritua beste hizkuntza batean argitaratzen bada.
Epaimahaia:
Luisa Etxenike Urbistondo, epaimahaiburu.
Maria José Martínez Gutiérrez, epaimahaikide.
Guillermo Uribe Zarrabeitia, epaimahaikide.
Enrique Gutiérrez Ordorika, epaimahaikide.
Elena Sierra Aguirre, epaimahaikide.
Marta Merino Ortiz de Landaluce, epaimahaiko idazkari (botorik gabea).
Epaimahaiak ikusitako merituak
Gaiaren zailtasuna. Tradizio literario adierazgarrienarekiko hartu-emana. Formari begira, bikaina. Egitura originala; poema bakoitzak hurrengorako leiho bat irekitzen du, ez izatearen irrika eta zalantzaren irudikapen harmoniatsua eta sakona sortuz. Gaur egungo izatearekin bat datorren lana.
Saritutakoari buruzko hainbat datu
José Fernández De la Sota (Bilbao, 1960)
José Fernández de la Sota Bilbon jaio zen 1960 urtean. Kazetari, poeta eta kontalaria. Literatura-kritika prentsan eta irratian egin du eta El Mundo, el Correo eta El País egunkariaren Euskadiko edizioan iritzi-zutabegilea da. Los pliegos del norte poesia bilduma zuzendu du, Pérgola literatura-eranskina eta Ipar Atea (María Maizkurrenarekin), Boletín de Ficciones eta Ancia (Blas de Otero Fundazioarena) kultura aldizkariak. 1988 urtetik Zurgai poesia aldizkariaren erredakzio-kontseilukidea da.
Poeta bezala, hamar liburu argitaratu ditu. Haien artean: Te tomo la palabra (Kritika Sarian finalista), Todos los santos (Antonio Machado nazioarteko saria), Material de construcción (Jaén Saria), Cumbre del mar (Alfons el Magnànim Saria), Aprender a irse (Ciudad de Córdoba Saria), Vacilación eta Travesía de Bilbao (BBK Fundazioak orain dela gutxi argitaratua).
Narratzaile bezala, Informe Goliat eleberriaren egilea da, eta Elefantes blancos, Negrita con diamantes (Max Aub nazioarteko saria), Suerte de perro (Premio Iberoamericano Cortes de Cádiz) eta La biblioteca férrea (Camilo José Cela nazioarteko saria) kontakizun liburuak idatzi ditu. Jukar argitaletxeak argitratutako Bilboko gidaliburaren egilea da, eta Juan Larrea, versión terestre biografiarena. 1998. urtean Euskadi literatura saria eman zitzaion. Bere lan batzuk italierara, portugesera, errusierara, korsikerara eta frantsesera itzuli dira.
Saritutako liburuaren ingurukoak
Vacilación Franz Kafkaren gorazarre poetikoa da. Kafkaren egunkarietatik ateratako aipu batetik abiatuta ("Nire bizitza osoa jaio aurreko zalantza da"), José Fernández de la Sotak Kafka zalantzati baten arrastoari jarraitzen dio, haren idatzietan sartzen da eta, bere hitzekin, bat egiten du Kafkarekin.
Muga harrigarri honetan, non ez baitakigu zer den irakurtzen dena eta zer idazten dena (poeta Franz Kafkaren min arrastoez, zalantzez galdezka ari bada), irakurleak heriotzaren ikuspegia aztertzen diharduen Kafka antzematen du, José Fernández de la Sotak azken liburuetan egiten diharduen bezala.
Baina, kontua da, oraingo honetan, poesiak Pragako idazlearen ahotsa hartzen duela oinarri: hiltzea ez dela garrantzitsua diosku, denok joango baikara, garrantzitsuena agertzea da. Baina Kafkak existentziaren enigmaren aurrean zalantza egin bazuen ere, José Fernández de la Sotak argi dauka heriotzaren aurrekoa eta ostekoa txanpon beraren alde biak direla.
Zatia
PRIMAVERA
Crece la muerte en el vientre
de abril. Amaneceres
inocentes del mundo se suceden
en mayo, noches claras,
arboledas de cedros, el manzano
y el arce. La inconsútil
mariposa. Brillantes
valles en calma, soledad
escarpada.
Frutos dorados contra la tristeza.
ABRE LOS OJOS
Abre los ojos. Abres
los ojos a la luz
negra del mundo.
Todo vacilación
sobre la nieve. Pisas
tus propias huellas
sobre el Graben.
Te abrazas
a la vacilación
de otro comienzo.
Sabes
que nada empieza ni termina.
Escucha:
no hay principio,
empecemos.
Gaztelaniazko literaturari dagokion Euskadi literatura sariaren finalistak
- "Atravesando la noche", Karmelo Caballero Iribarren. Argitaletxea: Huacanamo
- "De música ligera", Aixa De la Cruz. Argitaletxea: 451 Editores
- "Cara o cruz", Itizar Mínguez Arnaiz. Argitaletxea: Huacanamo
- "Sólo un muerto más", Ramiro Pinilla García. Argitaletxea: Tusquets