Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Hautesleak. Nortzuek eman dezakete botoa?
2023ko maiatzaren 28an, igandea, Euskadin bi hauteskunde izango dira, Udal hauteskundeak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak.
Herritarrek aukeratu ahal izango dituzte honako hauek: Udaletako zinegotziak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak osatzen dituzten batzarkideak.
- Euskadiko udalerri batean bizi diren Espainiako nazionalitatea duten pertsonek —HAOLOren 2.3. artikulua —, baldin eta adinez nagusiak badira eta hauteskunde-deialdia egiten denean indarrean dagoen 2023ko otsailaren 1eko Espainiako egoiliarren hautesle-erroldan izena emanda badaude (CER), —HAOLOren 39. artikulua—.
-
Atzerrian iraunkorki bizi direnen hautesle-erroldan (CERA) izena emanda dauden espainiar nazionalitateko pertsonek EZIN dute botoa eman.
Informazio gehiago: www.ine.es
- Honako atzerritar hauek:
- Europar Batasuneko estatuetako atzerritarrek(1) baldin eta adinez nagusiak badira eta Euskadiko udalerri batean erroldatuta badaude. Horrez gain, Udal Hauteskundeetan botoa eman nahi dutela adierazi behar dute eta Espainian bizi diren atzerritarren hauteskunde-erroldan izena emanda egon behar dute (CERE) —Konstituzioaren 13. artikulua, HAOLOren 176.1. a) eta b) artikulua eta Kontseiluaren 94/80/CE Zuzentaraua—.
Hautesle-errolda horretan ez daudenek 2023ko Udal hauteskundeetan bozkatu nahi dutela adierazi ahal izango dute 2022ko azaroaren 1etik 2003ko urtarrilaren 30era arte. Egun horretara arte, udal horretan erroldatu ahal izango dira..
2019ko Udal Hauteskundeetarako inskribatu zirenek, 2023koetan parte hartu nahi badute, EZ dute erroldan berriro izena eman behar.
- Espainiarekin elkarrekikotasun-akordioa sinatu duten Europar Batasunetik kanpoko herrialderen bateko herritarrek(2) baldin eta adinez nagusiak badira, Euskadiko udalerri batean erroldatuta badaude eta Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan (CERE) inskribatzeko eskaera egin baino lehenagoko 5 urtean —oro har— edo 3 urtean —Erresuma Batuaren eta Norvegiaren kasuan— bizileku-txartela edo -ziurtagiria modu legal eta jarraian izan badute —HAOLOren 176.1. a) eta b) artikulua eta . EHA/2264/2010 Aginduaren 1. artikulua, uztailaren 20koa—
Atzerritarren CERE hautesle-erroldan inskribatzeko eskaera 2022ko abenduaren 1etik 2023ko urtarrilaren 15era bitartean egin beharko dute. —EHA/2264/2010 Aginduaren 3. artikulua, uztailaren 20koa—
Erroldan 2019ko Udal Hauteskundeetarako inskribatu zirenek 2023koetan parte hartu nahi badute, erroldan berriro INSKRIBATU BEHAR dira —EHA/2264/2010 Aginduaren 5. artikulua, uztailaren 20koa.
Informazio gehiago: www.ine.es.
(1) Udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea dute Europar Batasuneko 26 herrialde hauen Espainian bizi diren herritarrak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Eslovakiar Errepublika, Errumania eta Suedia.
(2) Udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea dute Europar Batasunetik kanpoko 13 herrialde hauen Espainian bizi diren herritarrak: Bolivia, Cabo Verde, Kolonbia, Korea, Txile, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobago.
- Europar Batasuneko estatuetako atzerritarrek(1) baldin eta adinez nagusiak badira eta Euskadiko udalerri batean erroldatuta badaude. Horrez gain, Udal Hauteskundeetan botoa eman nahi dutela adierazi behar dute eta Espainian bizi diren atzerritarren hauteskunde-erroldan izena emanda egon behar dute (CERE) —Konstituzioaren 13. artikulua, HAOLOren 176.1. a) eta b) artikulua eta Kontseiluaren 94/80/CE Zuzentaraua—.
- Adinez nagusiak diren Espainiako nazionalitateko pertsonek, baldin eta kasuan kasuko hautesbarrutiko udalerriren bateko CERE hautesle-erroldan (Espainian bizi direnenean) izena emanda agertzen badira eta eskubide zibil eta politikoen jabe badira —Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzko 1/1987 Legearen 4.1. artikulua. eta HAOLOren 2.3. artikulua. —
- Hortaz, Batzar Nagusietarako hauteskundeetan Euskadin bizi diren atzerritarrek EZIN dute botoa eman. Bestalde, atzerrian iraunkorki bizi diren egoiliarren hautesle-erroldan (CERA) izena emanda daudenek EZIN izango dute bozkatu.
Azken aldaketako data: