Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Hauteskunde-araudia
Hauteskunde Legedia
Udal hauteskundeak
- Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak eraentzen du. Hain zuzen, haren I. Tituluak "Bozketa orokor zuzenen bidezko hauteskundeetarako xedapen orokorrak” eta III. Tituluak “Udal Hauteskundeetarako xedapen bereziak”.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako Hauteskundeak:
- Martxoaren 27ko 1/1987 Legeak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa
Garatzeko beste hauteskunde-arau batzuk, BOEn argitaratuak eta Udal Hauteskundeetan eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan aplikatzekoak direnak
- 157/1996 Errege Dekretua, otsailaren 2koa, horren bidez, hautesle-errolda hilero eguneratzeko ezartzen da eta Espainian bizi diren Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrek errolda horretan izena emateko behar diren datuak arautzen dira.
- 605/1999 Errege Dekretua, apirilaren 16koa, hauteskunde-prozesuen erregulazio osagarriari buruzkoa.
- 1799/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, hauteskunde-zerrenden eta hautesle-erroldaren kopien edukia arautzen duena.
- Agindua, 2023ko apirilaren 21ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, langileek, dagozkien ordainsariak jasota, 2023ko maiatzaren 28ko Tokiko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan parte hartzeko arauak ematen dituena.
- PCM/337/2023 Agindua, apirilaren 4koa, Ministro Kontseiluak 2023ko martxoaren 14an emandakoa, horren bidez, zerbitzu publikoko betebeharrak ezartzen zaizkio posta zerbitzu unibertsalaren emaileari, 2023an deitzen diren hauteskundeetan.
- EHA/2264/2010 Agindua, uztailaren 20koa, horren bidez, Udal Hauteskundeetarako Espainian bizilekua dutenen hautesle-errolda osatzeko arauak eta jarraibide teknikoak ematen dira, baldin eta pertsona horiek Espainiarekin akordioa izenpetua duten herrialdeetako nazionalak badira.
- INT/212/2023 Agindua, martxoaren 1ekoa, hauteskunde-mahaietako kideen dieta arautzen duena.
- HFP/329/2023 Agindua, apirilaren 4koa, 2023ko maiatzaren 28ko toki-hauteskundeetarako hauteskunde-jarduerek eragindako gastuetarako dirulaguntzen zenbatekoak finkatzen dituena.
- Ebazpena, 2014ko urriaren 27koa, Hautesle Erroldaren Bulegokoa, hautesle-erroldako inskripzio-datuak erreklamatzeari buruzkoa.
- Ebazpena, 2022ko azaroaren 10ekoa, Hautesle Erroldaren Bulegoarena, udal-hauteskundeetarako akordioak dituzten herrialdeetako herritarrak Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatzeko prozedurak ezarri eta eskabide-eredua onartzen duena.
- Hautesle Erroldaren Bulegoa: Hauteskundeetarako atal, mahai eta lekuen zerrenda.
- Hautesle Erroldaren Bulegoko Arabako Ordezkaritza (ALHAO 42 zk., 2023-04-10ekoa).
- Hautesle Erroldaren Bulegoko Bizkaiko Ordezkaritza (BAO 68 zk., 2023-04-10ekoa).
- Hautesle Erroldaren Bulegoko Gipuzkoako Ordezkaritza (GAO 67 zk., 2023-04-10ekoa).
- 2023ko Udal hauteskundeak: 207/2023 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, Ceuta eta Melillako batzarretarako eta toki-hauteskundeetarako deia egiten duena 2023ko maiatzaren 28rako (apirilaren 4ko BOE, 80. zk.).
- 2023ko Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeak:
- Foru Gobernu Kontseiluaren 11/2023 Foru Dekretua, apirilaren 4koa. Onestea hauteskunde gastuengatik dirulaguntzen aurrerakinak ematea Arabako Batzar Nagusietarako azken hauteskundeetan ordezkaritza lortu eta Batzar Nagusietarako 2023ko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoei eta hauteskunde federazio, koalizio eta elkarteei (ALHAO, 42.zk., apirilaren 10ekoa).
- 76/2023 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deialdia egiten duena (ALHAO, 40. zk., apirilaren 4koa).
- Foru Gobernu Kontseiluaren 9/2023 Foru Dekretua, martxoaren 28koa. Onestea Arabako Batzar Nagusietarako 2023ko hauteskunde prozesuan erabiliko diren baliabide materialen zehaztapena (ALHAO, 40. zk., apirilaren 4koa).
- 2023ko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeak:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 32/2023 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, zeinaren bidez arautzen baita, 2023ko maiatzaren 28ko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetara aurkezten diren alderdiek, federazioek, koalizioek eta hautesle-elkarteek dituzten gastuetarako dirulaguntzak ematea (BAO, 66. zk., apirilaren 4koa).
- 59/2023 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia egiten duena (BAO, 66. zk., apirilaren 4koa).
- Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 2495/2023 Foru Agindua, apirilaren 3koa, zeinaren bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoan hauteskundeetarako deialdia egiten baita toki-erakunde txiki hauetako auzo-alkateak aukeratzeko: Belandia, Lendoño Goikoa/ Lendoño de Arriba, Lendoñobeiti/ Lendoño de Abajo eta Mendeika (BAO, 66. zk., apirilaren 4koa).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren 34/2023 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, zeinaren bidez arautzen baitira 2023ko maiatzaren 28ko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetan erabiliko diren baliabide materialak (BAO, 66. zk., apirilaren 4koa).
- 2023ko Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeak:
- 753/2023 Foru Agindua, apirilaren 19koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako 2023ko hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdi politiko, federazio, koalizio eta hautesle-elkarteei dirulaguntzak emateari buruzkoa (GAO, 76. zk., apirilaren 21ekoa).
- 2/2023 Foru Dekretua, apirilaren 3koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deia egiten duena (GAO, 65. zk., apirilaren 4koa).
- 673/2023 Foru Agindua, apirilaren 3koa, Gi puz koako Lurralde Historikoan Ereñotzu eta Itziar toki-erakunde txikietako auzo-alkateak aukeratzeko hauteskundeak deitzekoa (GAO, 65. zk., apirilaren 4koa).
Azken aldaketako data: