Segurtasun Saila

Konpartitu

Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2023. Hautagaitzak. Nortzuk dira hautagarri?

  • Adinez nagusiak diren Espainiako nazionalitateko pertsona guztiak dira hautagarriak, baldin eta hautaezintasun-kausarik ez badute — HAOLOren 6. artikulua —.
  • Espainian bizi diren atzerritarrak ere hautagarriak dira hurrengo bi kasuetan baldintza hauek betetzen badituzte—HAOLOren 177.1. artikulua  —: haien herrialdeetan sufragio pasiborako eskubidearen jabe izatea (hautagarria izatea) baita Espainiako herritarrek hautagarriak izateko bete behar dituzten betekizun berberak betetzea ere.

    (1) Udal hauteskundeetan hautagai izateko eskubidea dute Europar Batasuneko 26 herrialde hauen Espainian bizi diren herritarrak: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Txekiar Errepublika, Eslovakiar Errepublika, Errumania, Suedia.

    (2) Udal hauteskundeetan hautagai izateko eskubidea dute Europar Batasunetik kanpoko herrialde honen Espainian bizi diren herritarrak: Erresuma Batua - Espainiaren eta Erresuma Batuaren arteko Akordioa, 2019ko urtarrilaren 21ekoa eta Indarrean jartzea—.

Azken aldaketako data: